HAMAIKA

Izaskun Soto: "Hiriak balio jakinetatik, gizonetik, kotxetik eraiki izan dira"

Este navegador no soporta el elemento video.


Izaskun Soto (Hiritik AT) eta Iker Agirre (OinHerri) elkarrizketatuko ditugu Hamaika Telebistan. Sotoren esanetan, hiriak “gizonetik, kotxetik eta arlo produktibotik” diseinatu izan dira, eta ezinbestekotzat jo du hiriak diseinatzerakoan “arlo erreproduktiboa” erdigunean jartzea.
Agirrek gehitu du haurrek eta nerabeek mundua ikusteko modu propioa dutela, “subjektu aktiboak eta eskubidedunak dira”, eta, zentzu horretan, nabarmendu du jolasa, esaterako, izugarrizko tresna dela haurren garapenerako.
Sotok nabarmendu du hezkuntzak eta hirigintzak eskutik joan behar dutela herri antolamenduan ere, eta Agirrek ezinbestekotzat jo ditu departamentuen arteko elkarlana urratsak emateko. Era berean, Agirrek adierazi du helduzentrismoa ere “zapalkuntza mekanismo” bat da: “Desboteretu eta beraiekin parez pare jartzean gertatzen da haurren iritzia jasotzeko praktika".