HAMAIKA

Lehendakaritzaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, 29 eserlekurekin

Este navegador no soporta el elemento video.


EAJk berriro irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, babesa galduta, eta EH Bilduk egingo luke gora gehien. Halaber, PSE-EEk eta PPk beren emaitzak hobetuko lituzkete eta Elkarrekin Podemos - IUk ordezkaritzaren erdia galduko luke.

EAJk ez luke irabaziko hiru lurraldeetan, izan ere, Gipuzkoan EH Bildu izango litzateke lehen indarra boto asmoan, boto estimazioan eta eserlekuetan.