15 DIC. 2023 - 08:03h Anne Etchegoyen, musikaria: “Festaren izaera soziala nabarmendu nahi izan dut ‘Festa’ diskoan” Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Anne Etchegoyen musikariak ‘Festa’ bere disko berria aurkeztuko du datorren larunbatean, 20:00etan, Iruñeko Gayarren antzokian. Kontzertu honekin amaituko du Iruñeko Sanferminetan hasitako bira, eta Les Voix Basques koroak eta Alma Loca taldeak izango ditu lagun oholtzan, besteak beste.‘Festa’ disko berrian festaren “izaera soziala” nabarmendu nahi izan zuen pandemia ostean, eta hainbat artista eta lagunen kolaborazioak izan ditu: Niko Etxart, Erramun Martikorena, Pier-Pol Berzaitz edota Alma Loca, besteak beste.