15 DIC. 2023 - 13:43h Negoziazioa desblokeatu ezean, urtarrilerako greba gehiago Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gizarte ekimeneko ikastetxeetan astebeteko greba egin dute. ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk deitu dute sektorea lanuztera, helburu nagusia izanik patronala mugiaraztea, baina hori ez da lortu. Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako negoziazioak blokeatuta jarraitzen badu, urtarrilean mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute sindikatuek.