18 DIC. 2023 - 20:16h Xabier Ugartemendia, LAB: “Erakundeak zerbitzu publikoak desegiten ari dira” Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Sektore publikoan beste greba egun bat deitu dute biharko, eta Xabier Ugartemendia LAB sindikatuko kidearekin hitz egin dugu. Ugartemendiak salatu du negoziazio mahaiak “blokeatuta” daudela, eta langile publikoei ezartzen zaizkien lan baldintzak Madrilen erabakitzen direla: “Bertako erakundeak interpelatu nahi ditugu, gure lan baldintzak bertan erabaki eta adostu daitezen”. Era berean, salatu du zerbitzu publikoak “desegiten” ari direla, eta horrek lotura zuzena duela zerbitzu publikoen kalitatean. Horren aurrean, mobilizatzen jarraituko dutela nabarmendu du: “Urriaren 25eko grebarekin erakundeek hainbat mugimendu egin dituzte, baina ez dira nahikoak izan. Mobilizatzen jarraitu behar dugu”.