11 ENE. 2024 - 05:59h Aire libreko hegazti hazleak Frantziako Laborantza ministroarekin bildu dira, aurrenekoz Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Frantziako Laborantza ministroa ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuneko, Confederation Paysanne eta Modef sindikatuetako hegazti hazleekin elkartu da aste hasieran Parisen lehenengo aldiz. Ministroak hazleen proposamenak entzun zituen eta eredu horien berezitasunak eta abantailak aintzat hartu zituen, bai ekonomia eta osasun aldetik, bai eta produktuen kalitatearen aldetik ere.