HAMAIKA

Sare: "Euskal presoek etxerako bidea egin dezaten ateak zabaldu behar dira"

Este navegador no soporta el elemento video.


Anaiz Funosasek eta Joseba Azkarragak hartu dute hitza Sarek deitutako Konponbiderako Giltzak manifestazioaren amaierako ekitaldian. Funosasek nabarmendu du hurrengo etapa dela euskal presoei aplikatzen zaien "salbuespenezko" espetxe politikaren amaitzea, eta "ateak zabaltzea euskal presoek etxerako bidea egin dezaten". Gehitu du preso daudenei legea aplikatzea haien eskubideak errespetatzea dela, eta nabarmendu du "elkarbizitza elikatuko duen etxeratze prozesua martxan jartzeko garaia" dela.

Datorren apirilaren 2an eta 3an Parisko auzitegian epaituak izango diren Txetx Etxeberri eta Beatrice Molle bakegileak ere gogoak izan ditu: "Erruduntzarik gabeko epairik ez dugu onartuko. Intimidazio eta kriminalizazio guztien gainetik, bide egiten segituko dugu", nabarmendu du.

Manifestazioari buruzko saio berezia Youtuben.