26 ENE. 2024 - 14:56h Agurainen emakume batek jasandako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Aguraingo Mugimendu Feministak herriko lan-eremu batean emakume batek jasandako sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo du ostiralean, arratsaldeko 19:00etan San Juan plazan. Jakinaraztera eman denez, emakumearen kontrako erasoa honen lanpostuan eman zen, pasa den urrian, eta salaketa abenduan jarri zen. Donemiliaga eta Aguraingo udalek eraso matxista hau gaitzetsi dute eta erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna adierazi diote elkarrekin zabaldutako ohar baten bitartez. Agurain zein Donemiliagako udalek Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute.