HAMAIKA

Erkiaga-Ibarluzea izango dira Goikoetxea-Lekerikaren aurkariak Winter Serieseko finalean

Este navegador no soporta el elemento video.


Goikoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Ibarluzea bikoteak izango dira nor baino nor gehiago 2024ko Eusko Label Winter Serieseko finalean. Goikoetxeak eta Lekerikak Johan eta Lopez kanporatu zituzten lehen finalerdian, eta bigarrenean, Erkiagak eta Ibarluzeak beste horrenbeste egin dute Jean Olharan eta Julen Del Riorekin. "Bakeraren hiria" deritzon Gernikako frontoia hasiera hasieratik jendez gainezka egon zen, urduritasuna eta zirrara nagusi izanik. Euskaldun askoren jomuga eta bilkunea Winter Series 2023-2024ko bigarren finalerdia. Hala ere, partiduak gora-behera asko izan zituen arren, bizkaitarrek bi setetan lortu zuten garaipena.

Lehenengo setaren hasiera parekatua izan zen, lehen tantoetan bost berdinketa izan baitziren, eta tanto bakarreko aldeak, besterik ez, bi bikoteen artean. Bosnakoaren ostean hasi zen finalerdia bikote bizkaitarraren alde jartzen. Minutuek aurrera egin ahala, Erkiagak ondo hartu zion neurria Olharani aurreko aldean, eta atzean, berriz, Ibarluzea oso seguru aritu zen, aurreko partidetan ez bezala seta, kamiseta arrosarentzat izanik (15-11).

Bigarren jokoan ere, ondo hasi ziren bizkaitarrak markagailua alde izanik denbora luzean, baina Olharanek partidua esna mantentzea lortu zuen, tanto garrantzitsuak eta ederrak eginez. Urdinek, partida berdintze lortu zuten hainbat aldiz, markagailuan 13na egotera iritsiz. Baina azkenean, seta Erkiaga eta Ibarluzearentzat izan zen (15-13) eta horrekin batera, otsailaren 18ko finalerako txartela.