06 FEB. 2024 - 15:05h Zaldibarko zabortegiko behin-behieneko zigilatze-lanak maiatzerako bukatzea aurreikusten da Este navegador no soporta el elemento video. Gurean Gaur Urritik behin-behineko zigilatze-lanak egiten ari dira Zaldibarko zabortegian, euri-ura ez iragazteko eta, ondorioz, hondakin-masaren pisua ez handitzeko. Zeregin guztiak zazpi hilabeteko epean betetzea dute helburutzat, eta beraz, aurreikus daiteke maiatzerako bukatuta izatea. 2,6 milioi euroko aurrekontua dute lanek eta gainerako zorrekin egin bezala diru hori itzultzea eskatuko du Jaurlaritzak. Gaur-gaurkoz, polietilenozko oihalak jartzen ari dira, eta behin soldatu ondoren zabortegiaren azalera estaliko dute.