06 FEB. 2024 - 13:19h Zubietako lixibiatuak Bilbora eramango dituztelakoan, Auzo Elkarteen Federazioa kezkatuta Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Zubietako hondakinak Bilboko Zorrotza auzoko Sader enpresara bidaltzen ari direla ohartarazi du Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak. Kezkatuta, kontrol neurriak hartzeko eskatu die Udalari eta Jaurlaritzari. Kasurako, iaztik matxuratuta dagoen Zorrotzako udal neurgailua konpontzeko eskatu dute, eta San Ignazio eta Elorrietan neurketa instalazio bat jartzeko.