08 FEB. 2024 - 19:02h Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legearen kontra elkartu da EH Bizirik Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR EH Bizirikek Legebiltzarrean onartu den Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren legearen kontra egin du. UAGAko kideek ere bat egin dute hauekin eta guztiak bildu dira Legebiltzar aurrean protestan. 100 pertsona inguru egon dira ostegun honetan elkar babestuz. Elkarteak nekazarien lur urriak arriskuan ikusten ditu, Legebitzarrak lur hauek industrializatzeko duen asmoarengatik. Energia berriztagarrien aurka daudela zabaldu den arren, prozesuaren kontra daude eta honako hau birmoldatu beharko zela uste dute. Enpresa handientzat diru iturri bat izango dela diote, aldiz, sektore txikiei kalte ekonomiko larriak eragingo dio erabaki honek. Proiektu berriztagarri hauen ondorioz, landa-ingurunea industrializatzeko azpiegitura berrien ofentsiba indartsu baten aurrean gaude. Mehatxuak jarraiak direla azpimarratu dute, nekazarien eta hauen lurren etorkizuna zalantzan jarriz. Antolatzen ari diren infraestrukturak modu desegokian egiten ari direlakoan daude, honako hauek iada industrializatutako lekuetan egin ahal direla, honela, nekazarien lurrak babestuz.