09 FEB. 2024 - 10:39h Erdiz Bizirik plataformak meategiko UGEParen kontrako alegazio sinadurak bilduko ditu Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Otsailaren 6an Erdizko UGEParen berri eman zuten Nafarroako Aldizkari Ofizialean, meategi proiektua tokiko erakundeen autonomiatik kanpo utzita. Hori dela eta, Erdiz Bizirik plataformak argi utzi du "gure lurra eta bizimodua defendatzen segituko" duela, eta alegazioen sinadurak biltzen hasiko da. Otsailaren 14an batzar irekia egingo dute Arizkunenean 19:30ean eta "UGEParen inposizioari aurre egiten lagundu nahi gaituzten guztiak" gonbidatu dituzte parte hartzera.