14 FEB. 2024 - 17:31h Loraldia Festibalak begiratzeko modu bat erakutsiko dio munduari bere 10. urteurrenean Este navegador no soporta el elemento video. Gurean Gaur Martxoaren 1etik 23ra bitartean Loraldia Festibalaren 10. edizioa ospatuko da, "Munduari begiratzeko modu bat" leloarekin. 23 egunetan zehar 28 ekintza antolatu dira guztira. 120 sortzailetik gora parte hartuko dute, betiere euskal kulturako disziplina desberdinetakoak (teatroa, bertsolaritza, musika, literatura, ikus- entzunezkoak....). Eta Loraldian ohikoa den bezala, askotan disziplina diferenteen uztarketak egongo dira. Urtero bezala, Loraldia Festibala euskal kulturaren, gure kulturaren, elkargune nagusia izango da. Gainera, talentu gaztearen bilkura ere izango da, "Loraldia Terminala" ekimenari esker.