HAMAIKA

Arkaleko barrakoiaren zati bat berreraiki dute Oiartzunen, trabajadoreen omenez

Este navegador no soporta el elemento video.


1936ko Gerra ondoren frankistek preso hartutako milaka lagun erabili zituen Espainiako estatuko errepide, kanal eta obra ezberdinak egiteko. Trabajadore batailoi hauek gatibu, zegozkien giza-eskubide guztiak urratuz, egoera latzetan bortxazko lanak egitera behartu zituzten. 1937an hasi zen Francisco Franco diktadorearen erregimena gerra galdu zuten errepublikazaleen kontra errepresio mota hau erabiltzen.

1939an ekarri zituzten lehen trabajadoreak Oiartzunera, behartutako lanak egitera. 1942ra arte 12.500 preso inguru egon ziren herrian, 18 batailoietan banatuta. Haien esklabu lanekin eraiki ziren Aritxulegiko eta Erlaizko bideak, besteak beste. Trabajadoreetako zortzi fusilatu egin zituzten: Felipe Ledesma Cano, Manuel Vacell-Sola, Antonio Lopes de Dios, Mariano Calvo Herrador, Francisco Murillo Davila, Jose Sanchez Molero, Jose Sirena Inza eta Casimiro Garcia Valle. Trabajadore horien omenez, Kattin Txiki elkarteak eta Oiartzungo Udalak Arkale barrakoiaren zati bat berreraiki dute.