HAMAIKA

Igeldoko Toki Entitate Txikia sortzea onartu du Udalbatzak, galdeketa apirilaren 14an egingo da

Este navegador no soporta el elemento video.


Donostiako Udalbatzak Igeldoko Toki Entitate Txikia eratzea onartu du, bai eta Toki Erakunde Txikiaren oinarri izan behar duen lurraldeko hautesleei kontsulta egitea ere. PP izan da aurka bozkatu duen bakarra. Hori hala, apirilaren 14an bozkatuko dute Igeldoko 16 urtetik gorako bizilagunek formula juridiko horrekin ados dauden ala ez, barne-gaietan erabakitzeko gaitasun handiagoa izateko.