30 ABR. 2024 - 12:04h Patricia Lopez Arnaiz, 'Nina' pelikulaz: "Emakumeak ere badu mendekurako aukera" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Maletan eskopeta bat sartu eta 16 urterekin atzean utzi zuen herrira bueltatzen da Nina. Nerabe bat zela eraso sexuala egin zion gizonaren kontrako mendekua burutu nahi du. Hauxe da Andre Jaurrieta zuzendariak proposatutako abiapuntua ‘Nina’ pelikulan. Patricia Lopez Arnaizek hartu du Nina hezurmamitzearen ardura. Pelikula maiatzaren 10ean ailegatuko da Euskal Herriko zinemetara.