HAMAIKA

EAJk eta PSEk negoziazioak “sekretupean” egin dituztela kritikatu du Pello Otxandianok

Este navegador no soporta el elemento video.


Legebiltzarkide bezala akreditatu dira apirileko hauteskundeetan hautatuak izan ziren Euskal Herria Bilduren 27 kideak. Tramitea burutzen duen azkeneko alderdia izan da Bildu. Legegintzaldiari hasteko garaia ailegatu dela, burujabetzan eta ezkerreko politiketan aurrera egiteko garaia dela baieztatu du koalizioaren lehendakarigaia Pello Otxandianok. Zentzu horretan, EAJ eta PSEren arteko gobernua osatzeko negoziazioak sekretupean egiten ari direla kritikatu du, herritarrek emandako kooperaziorako mandatuari jaramonik egin gabe hitz egiten ari direla salatuz.