HAMAIKA

Maiatzaren 25ean izango da Gasteizko Afrikako Astearen VII. edizioa

Este navegador no soporta el elemento video.


Egun bakarrean kontzentratu du aurtengo programazioa Afrikako Diasporaren erakundeen elkarteak. Floridako parkearen kioskoaren inguruetan izango dira jarduera guztiak. Goizeko 10etan abiatuko da, azoka kulturalarekin. Afrikar oihalen erakusketa izango dugu ikusgai, baita antzerkia zein dantza eta moda lehiaketak ere. Eta egunari amaiera emateko… Guinea Konakry-ko Nakani Kanté musikaria eta Kai Nakai gasteiztarraren kontzertuak izango ditugu.