HAMAIKA

Sexu indarkeriaren biktima izan diren 22 emakume artatu ditu Tximeleta zentroak hilabete batean

Este navegador no soporta el elemento video.


Irekirik eman duen lehenengo hilabetean 22 emakume artatu ditu Arabako sexu indarkeriaren biktimentzako Tximeleta zentroak. Gehienak 30 eta 52 urteren bitarteko emakumeak izan ziren, indarkeria duela 6 hilabete edo gehia jasan zituztenak. 12 kasu, gainera, indarkeria modu jarraitu batean pairatzen duten emakumeenak izan ziren. Sexu indarkeriaren biktimentzat arreta integrala eskaintzen du zentroak, bai urgentzia eta krisialdiko egoeratan zein epe luzerako arreta psikologikoa eta juridikoa eskainiz, besteak beste.