HAMAIKA

Hamar urte eta gero, abuztuan bueltatuko da Gasteiz Cup futbol txapelketa

Este navegador no soporta el elemento video.


Azkeneko edizioa egin zenetik 10 urte pasa direnean Gasteiz Cup nazioarteko futbol txapelketa Arabako hiriburura bueltatuko da abuztuan. Mundu osoko 64 futbol talde bildu nahi ditu abuztuaren 30 eta irailaren 1a bitartean jokatuko den jardunaldiak. Athletic eta Alaves taldeek bertan arituko direla konfirmatu dute momentuz. Japonia edota Turkiako taldeekin ere hitz egiten ari direla baieztatu du Toquerok.

Osotara, 64 talde bildu nahi ditu txapelketak, 14 eta 24 urte bitarteko 1.300 jokalarirekin.