31 MAY. 2024 - 12:15h Makroproiektu fotovoltaikoekin ezinegona adierazi du Arabako Kontzeju Elkarteak Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Salatu dutenez, proiektuek kontzejuetako bizimodua hondatuko dute, Araba bitan banatuz eta ingurumenean, paisaian eta biodibertsitatean inpaktu zuzena eraginez. AKE ez da izan makroproiektu fotovoltaikoekin kezkatuta agertzen den lehenengo elkartea. Larunbatean, hain zuzen, proiektu hauek nekazaritza lurretatik kanpo instalatzea aldarrikatuko duen manifestazioa egingo dute Gasteizen UAGA, Araba Bizirik eta Bionekazaritza elkarteek.