HAMAIKA

‘Arg(h)itzen’, Sakanako torturatuen testigantzak biltzen dituen dokumentala

Este navegador no soporta el elemento video.


Ekainaren 26an estreinatuko dute dokumentala Altsasun, Sakanan torturak izan duen eragina aztertzen eta kontatzen duen dokumentala. 20.000 biztanle dituen bailara honetan, gutxienez 149 pertsonek pairatu dute tortura 1966 urtetik 2011 urtera doan epealdian. Sakanako torturatuen testigantzek ardazten dute filma, eta ibarreko hirurehun bat herritarrek eta hamahiru udalek finantzatu dute, «auzolan erraldoi baten» gisara. Biktimen ahotsaz gain, ordea, hainbat adituren ekarpena ere jaso dute.