HAMAIKA

Torturatutako pertsonen aitortza eta erreparazioaren aldeko mozioa onartu du Iruñeko Udalak

Este navegador no soporta el elemento video.


Iruñeko Udalean, tortura eta/edo tratu txarren biktima izan diren auzokideen aurrean elkartasuna adierazteko eta aitortzeko mozio bat onartu da, PSN, Zurekin Nafarroa, Geroa Bai eta EH Bilduren bozkei esker. Estatuko Segurtasun Indarrek 1960-2011 aldian eragindako torturaren biktimak dauden Nafarroako 99 udalerritan mozioak onartu dira eta Iruñean, Nafarroan torturatu gehien dituen herrian 264 dira. Aurkeztutako testua 63 udalerritan onartu da, torturatuen % 84,62ri aitortza emanez.