HAMAIKA

Goizane Arana: "Bertatik Bertara kanpainaren helburua da bisitan datozenei euskara erakustea"

Este navegador no soporta el elemento video.


Bosgarren aldiz, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan ere udalerri euskaldunetan. Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek. Ekainaren 8an hasi eta irailaren erdialdera izango da kanpaina. Goizane Arana UEMAko euskara teknikaria izan da "Gurean Gaur" albistegian.