HAMAIKA

Txirrindularitzaz, arraunaz eta zesta puntaz Jon Hernandez kirol kazetariarekin

Este navegador no soporta el elemento video.


Asteburuko kirol jardunaldien errepasoa egin du Jon Hernandez kirol kazetariak. Txirrindularitzaz, arraunaz eta zesta puntaz hitz egin du.

Izan ere, Alex Aranburu (Movistar) da errepideko 2024ko Espainiako txapelduna San Lorenzo de El Escorialen hasi eta amaitutako 201,6 kilometroko ibilbidean nagusituta. Gainera, Movistar taldeak Oier Lazkano euskaldunaren bigarren postuarekin biribildu du jardunaldia. Bestalde, Usoa Ostolaza da 2024ko errepideko Espainiako txapelduna. Zarauztarra nagusi izan da San Lorenzo de El Escorialen hasi eta bukatutako 116,8 kilometroko ibilbidea izan duen errepideko proban.

Arraunean, 2024ko KAE1 Ligako estreinako jardunaldian San Juan izan da irabazlea; ondorioz, Pasaiako Ikurrina irabazi du. Zumaiak amaitu du bigarren 34 segundora eta Lapurdik hirugarren 42ra. Hondarribia B deskalifikatu egin dute, San Juani oztopo egiteagatik.

Bukatzeko, zestari dagokionez, Barandika-Lopez eta Laduche-Basque bikoteek Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdietarako txartelak lortu dituzte.