HAMAIKA

Ernaiko 133 kideri ezarritako isunen kontrako lehen 5 helegiteak aurkeztu ditu gazte erakundeak

Este navegador no soporta el elemento video.


Ernaiko 133 kideri ezarritako isunen kontrako lehenengo helegiteak aurkeztu ditu gazte erakundeak. Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratzeak salatzeko Gasteizen eta Bilbon egindako mobilizazioetan identifikatutako gazteen kontrako isunak dira horiek. 1.500 eta 2.500 euro arteko zigorrak ezartzen dira, 290 mila euro baino gehiago batuz.

Zuzenbide kontrako isunak direla salatu eta horien kontrako apelazioak aurkeztu dituzte gazteen abokatuek. Guztiak errekurritzeko asmoa erakutsi badute ere, momentuz 5 dira aurkeztutako helegiteak.