01 JUL. 2024 - 13:38h Irungo alarde parekideak harrera zabala izan arren, Udalak ez du bere gain hartu nahi Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Alarde parekidetik aspalditik ari dira eskatzen Udalak har dezala alarde parekide eta publikoaren antolakuntzaren ardura. Hark lehenengo aldiz erantzun dio, baina eskaera ezeztatuz, “bizikidetza zailduko” duelakoan. Halere, Udaleko talde guztiek egin diote ongietorria alarde parekiari. Eta aurrenekoz, EAJko Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak. Inoizko jendetsuena izan da aurtengoa 2.240 kiderekin.