02 JUL. 2024 - 13:00h Bi Max sari irabazi ditu Kulunka antzerki konpainiak eta bat Natalia Huarte aktoreak Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Lau kategoriatan izendatuta zegoen Kulunka konpainia gipuzkoarraren ‘Forever’ maskara antzerki lana, azkenean bitan irabazi du. Eszena-zuzendaririk hoberenaren Max saria eskuratu du Iñaki Rikartek. Antzerki-egilerik onenenaren saria ere lortu du, Iñaki Rikarte, Garbiñe Insausti, Edu Carcamo eta Jose Daultek egindako lanari esker. Natalia Huarte nafarrak aktore onenaren saria irabazi zuen. Sarah Kane egile britaniarraren ‘Psicosis 4.48’ bakarrizketan egindako lanagatik jaso zuen aitortza Huartek.