HAMAIKA

Trenak Gasteizko iparraldetik desbideratzeko aukera aztertzen ari da Garraio Ministerioa

Este navegador no soporta el elemento video.


Gasteizko alkatetza hartu zuenetik urte bat pasa berri denean… Udal Politikari buruzko lehenengo eztabaida orokorra gidatu du Maider Etxebarriak. 12 hilabete hauetan zehar lortutakoa errepasatu eta aurrera begira burutu nahi dituen proiektuei buruz hitz egin du. Hala nola, iragarpen nagusienen artean salgaien trenak hiriko iparraldetik desbideratuko zituen saihesbide bat sortzeko aukera aztertzen ari dela. Trenen inpaktua murrizteko helburua duen neurri honen bideragarritasuna urte erdi barru ezagutuko dugu, behin analisiak bukatuta.