09 JUL. 2024 - 10:28h LESBOS III | "Proiektu bera dira Lesboseko sukaldea eta Euskal Herritik datozen elikagaiak" Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Boluntarioez gain, sei langilek egiten dute lan Zaporeak elkarteak Lesbosen duen sukaldean. Horietako bi dira Elmar Shabani eta Yakub Shabani, sukaldeko koordinatzaile nagusiak. Yakubek kudeaketa eta burokrazia lanak egiten ditu eta Elmar taldeez eta sukaldeaz arduratzen da: "Kudeatu baino zaindu egiten gaituzte", kontatu digu Asierrek. Sukaldearen funtzionamendua eta bertan lanean ari diren langile eta boluntarioak ezagutu ditugu berarekin, baita Euskal Herriak bertan duen presentzia ere: "Euskal Herrian egiten dituzuen elikagai bilketak eta sukalde hau proiektu bera dira. Eskerrik asko benetan", azaldu digu Yakubek.