15 JUL. 2024 - 13:05h Manuel Azconaren familiak honen gorpuzkiak jaso ditu erail zutenetik 88 urte pasa eta gero Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Arabako Probintzia-Batzorde Kudeatzaileko diputatua zen Azcona. 1936ko estatu kolpea gertatu eta ordu gutxitara tropa faxistek atxilotu zuten eta irailean exekutatu zuten, epaiz kanpo. Miranda de Ebroko Bayas hilerrira eraman ziren Manuel Azconaren gorpuzkiak. Bertan egon dira urte luzez, inolako identifikaziorik gabe. Bere ondorengoekin egindako DNA frogei esker gorpuzkiak identifikatu ahal izan dituzte eta bere familiari itzuli. Manuel Azcona ez ezik bere emaztea, Felisa Errigible, ere errepresaliatua izan zen. Amurrioko maistra zen 1936an. Tropa faxistek kargugabetu egin zuten eta Ingalaterrara erbesteratu behar izan zen.