HAMAIKA

Espainiako Gobernua Mozal Legea indargabetzetik artikulu bat erreformatzera igaro da

Este navegador no soporta el elemento video.


Yolanda Diaz Espainiako presidenteorde eta Lan Ministroak atzo Mozal Legea indargabetzearen inguruan aurreratu zuena bertan behera gelditu da. Enrique Santiago Sumarreko bozeramaileak argitu zuenez, manifestazioetan irudiak hartzea edo zabaltzea arau-hauste izateari uzteko artikulu bat erreformatzera mugatzen da ituna. Mozal legearen 36. artikulua aldatzea, irudiak zabaltzeari dagokionez, eta Zigor Kodearen artikulu batzuk aldatzea erlijio sentimenduei eta Koroari dagokienez.