18 JUL. 2024 - 14:00h Iruzur baten biktima izandako eta hiru urteko umea duen familia bat etxegabetu dute Gasteizen Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Iruzur baten biktima izan den eta hiru hilabeteko haur bat duen familia bat etxegabetu dute Gasteizko Salburua auzoan. Alokabideren etxe batean bizi ziren, 2.000€ko fiantza ordainduta. Sartu eta gutxira, aitzitik, etxegabetze abisua jaso zuten. Maiatzean etxegabetzea atzeratzea lortu zuten, orain arte. Egoera zaurgarrian dagoen familia da etxegabetutakoa, alternatibarik gabe kaleratuta izan dena.