HAMAIKA

Osakidetzaren aldeko herri-itunak langileen babesa izan behar duela aldarrikatu du LABek

Este navegador no soporta el elemento video.


Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak proposatutako Osakidetzaren aldeko herri-itunak langileen gehiengoaren babesa jaso behar duela aldarrikatu du LAB sindikatuak. Osasun sistema publikoaren egoera izan da, hain zuzen, lehendakariaren eta sindikatuaren arteko bileraren gai nagusiena.

Akordiorako mahaian parte hartzeko prest agertu da sindikatua. Osakidetzan errotiko aldaketak eman behar direla aldarrikatu du Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak. Lehen arretaren indartzea eta pribatizazioa iraultzeko neurriak aldarrikatu ditu, besteak beste.