24 JUL. 2024 - 13:00h Gasteiz musika afroamerikarraren doinuez beteko da asteburuan Aztarna Beltza jaialdiarekin Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Martin Ttipia plaza izango da agertoki nagusia ostiral, larunbat eta igandean eskainiko diren kontzertuetarako. Falerinako lorategietan hainbat jarduera burutuko badira ere, gehienak Martin Ttipian izango dira, gune gastronomikoa ere hartuko duelarik. Plazara bertara ailegatutako da ostiralean, 13:00etan, Sancho El Sabio kaletik abiatuko den kalejira. Kontzertuak arratsaldean hasiko dira, I Think Soul eta Vulcanizadas taldeen ikuskizunarekin.