01 AGO. 2024 - 14:43h Ismail Haniyeh Hamasen adar politikoko burua hil dute Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Teheranen (Iran), Ismail Haniyeh 2017. urtetik Hamasen adar politikoko lider zena hil dute. Haniyeh Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduaren nazioarteko diplomaziaren aurpegi publikoa zen, eta Gazako Zerrendan su-etena lortzeko nazioarteko elkarrizketetan parte hartu zuen. Palestinako erakunde islamistak eta Iranek Israel hartu dute egiletzat. Israelek “eraso zehatz” bat dela aitortu du, baina mezua ezabatu du gero. Hamasen beso armatuak hilketaren ondorioez ohartarazi du. Era berean, Iranek Israelen okupazioa “hilketa koldarraz” damutuko dela adierazi du. Bestalde, Hamasen beso armatuak ohartarazi duenez, hilketak "borroka dimentsio berrietan darama eta ondorio handiagoak izango ditu". Iranek ere ohartarazi du Israel "hilketa koldarraz damutuko" dela. Bien bitartean, Ekialde Hurbileko buruzagiek adierazi dute gerra ekidin nahi dutela. Qatar eta Egipto bitartekariek ez dute uste ekintzokin negoziatu daitekeenik.