06 AGO. 2024 - 12:36h Elkarretaratzea Adunan Este navegador no soporta el elemento video. Adunako klub bateko jabea atxilotu dute astelehen honetan 18 emakume sexualki esplotatzeagatik. Kargupean aske utzi dute astelehen arratsaldean, epaiketaren zain. Haren bikotekideari lan-eskubideen eta prostituzioaren aurkako delituak leporatzen zaizkio eta ikerketapean dago. 18 emakumeak aske utzi ditu Espainiako Poliziak baina prostituzio-etxeak zabalik jarraitzen du.Emakumeek poliziari azaldu diotenez, lokala 24 orduz egoten zen zabalik. Bertaratzen ziren pertsonak han erosten eta kontsumitzen zuten droga. Polizia gerturatu zen egunean, 26.000 euro dirutan eta 75 gramo kokaina aurkitu zituzten.Elkarretaratzea astearte honetan arratsaldeko 18:00 Adunako plazan izango da.