HAMAIKA

Cementos Rezolako langileek greban jarraituko dute

Este navegador no soporta el elemento video.


Añorgako lantegiko langileak ostiral honetan asanblean batu dira batu dira. Enpresako zuzendaritzak asteartean, abuztuak 6, jakinarazi zuen mahai gainean dagoen EREari buruzko bere azken erabakia. 56 langileen kaleratzearekin aurrera jarraitu nahi du. Horren aurrean, langileak batzartu eta, aho batez, greban jarraitzea erabaki dute. “Akordio baterako baldintza izan da hasieratik kaleratze traumatikorik ez egotea”, adierazi dute.