HAMAIKA

Illak CiU, Junts eta ERCko karguak batu ditu bere inguruko pertsonekin osatutako Gobernu batean

Este navegador no soporta el elemento video.


Salvador Illak bere Gobernua osatu du. PSCko kideak dira nagusi baina profil teknikoak ere nabarmenak dira. Miquel Sàmper izendatu du Enpresa eta Lan kontseilari berri gisa. Quim Torraren garaian Barne kontseilari izan zen eta joan den otsailean Juntsetik bereizi zen. Bestalde, Ramon Espadaler, CiUko buruzagi ohia, Justizia sailburu izendatu du.

ERCrekin adostutako 'conseller'ak Francesc Xavier Vila eta Sònia Hernández izango dira. Lehenengoa Hizkuntza Politika kontseilaria izango da eta bigarrena Kultura kontseilaria izango da.

"Batu eta zerbitzatu". Salvador Illak agintaldiaren lehen minututik azpimarratu nahi izan du politika hori. Presidente izendatu bezain laster "Kataluniako guztiontzat izango den Gobernu bat” sortuko zuela adierazi zuen.