HAMAIKA

Arabako Foru Aldundiak zigor prozedura hasi du txosnen kontra

Este navegador no soporta el elemento video.


Ticket Bai sistema ez erabiltzeagatik, Arabako Foru Aldundiak zigor espedienteak irekiko ditu hainbat txosnen aurka. Txosna batzuetan eragina izango du zigor espedienteak. Izan ere, egoitza fiskala herrialdetik kanpo daukaten txosnak edo irabazi asmorik gabeko elkarte moduan daudenak eta Ticket Bai sistematik salbuetsita egoteko eskaera egin zutenak, zigor espedientetik kanpo egongo dira. Aldunditik ohartarazi dutenez, zigor espedientea irekitzearekin batera administrazio prozesua hasten da, eta baliteke isun batekin amaitzea.

Foru araudiak ezartzen duenez, isuna aurreko urteko ekitaldiaren negozio mailaren %20a izango da, 20.000€ko gutxienekoarekin. Berrerortzeko kasuan, isunak 30.000€tik gorakoak izan daitezke. Hutsak puntualak izanez gero, 2.000€koa izango da hutsegite bakoitzeko. Jaiak hasi aurretik mobilizatu ziren Gasteizko txosnak abuztuaren 3an Ticket Bai sistema ezartzearen kontra. “Jai partehartzailei eta autogestionatuei trabak” jartzen dizkion eta jaiak “pribatizatzen” dituen sistema dela argudiatuz.