22 AGO. 2024 - 09:30h Aste Nagusiko eraso matxistak salatu dituzte Bilboko Konpartsek Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Bilboko Konpartsek Aste Nagusian ematen ari diren eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egin dute asteazkenean. Arriaga Antzokiaren aurrean egin dute elkarretaratzea. Protokoloa aktibatu dute hainbat erasoren ostean. Halaber, gogorarazi dute “guztion erantzukizuna” dela erasoei aurre egitea jai giro osasuntsu eta segurua sortzeko lanean jarraitzeko konpromisoa agertu dute. Elkarretaratzean izan dira Itziar Ituño pregoilaria eta Nagore Ugarte txupinera, Marijaiarekin batera.