HAMAIKA

Laudioko ZIU mugikorrean medikurik ez dagoela salatzeko mobilizazioak deitu dituzte

Este navegador no soporta el elemento video.


Laudioko ZIU mugikorrean medikurik ez zegoela jazotako azkeneko heriotza salatzeko mobilizazio ziklo berri bati ekin diote eskualdeko herritarrek. Larunbatean elkarretaratzea egin zuten, egun horretan bertan hildako gizonaren heriotza salatzeko. Ostegunetik ostiralerako gauean bihotz-eten bat izan zuen gizonak. Laudioko ZIU mugikorrean medikurik ez zegoenez Bilboko unitate bat mobilizatu behar izan zen.

Hori dela eta ospitaleratze prozesua larriki atzeratu zela salatu dute hildakoaren bizilagunek. Gauzak horrela, larunbatean elkarretaratzea egin zuten.

Ostegunerako eskualdeko mobilizazioa deitu dute, Laudioko herriko plazan egingo dutena, arratsaldeko 19:00etan, osasun sistema publiko eta duin bat aldarrikatzeko.