HAMAIKA

Ehunka lagun elkartu dira Laudion Aiaraldeko osasun zerbitzuen egoera salatzeko

Este navegador no soporta el elemento video.


Ehunka lagun elkartu ziren ostegun arratsaldean Laudioko Herriko plazan Aiaraldean, osasun sistema publiko eta duin bat aldarrikatzeko. Laudioko ZIU mugikorrean medikua falta zelako behar baino beranduago artatu zuten gizonaren heriotza salatu zuten SOS Aiaraldeak deitutako mobilizazioan. Eskualdeko osasun sistema gainbeheran dagoela salatu du plataformak, baliabide murrizketekin herritarren bizitzak arriskuan jartzen ari direla azpimarratuz.