HAMAIKA

Gasteizen emandako azken sexu erasoa salatzeko kontzentrazio instituzionala

Este navegador no soporta el elemento video.


Gasteizen emandako azken sexu erasoa salatzeko kontzentrazioa egin dute udal ordezkariek astearte eguerdian. Ostiralean gertatu zen erasoa eta emakumeak larunbatean salatu zuen. Ertzaintzak honen bikotea ikerketapean jarri du, sexu erasoa egitea egotzita. Gertaera honen aurrean indarkeria matxistari erantzuteko protokoloa abian jarri du Gasteizko Udalak, erasoa jasan duen emakumeri babesa eskainiz eta behar dituen baliabide psikologiko eta juridikoak bere eskura jarriz. Horrekin batera, gertakizuna gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Gasteizko Udalak.