03 SET. 2024 - 15:06h Kalitatezko enplegua eta zaintza plan integral berria eskatu dio CCOOk Mikel Torres sailburuari Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR Comisiones Obreras sindikatuko idazkari nagusi Loli Garciarekin bildu da Mikel Torres ekonomia, lan eta enplegu sailburuordea. Lehendakariordeak gizarte eragileekin egingo duen errondaren bigarren bilera izan da hau, astelehenean LAB sindikatuko ordezkariekin izandakoari jarraipena emanez. Kalitatezko enplegua bermatzeko neurriak eskatu ditu sindikatuak, besteak beste soldata duinak ezarriz. Baita etxebizitzaren arazoa konpontzeko neurriak edota erreforma fiskal benetan birbanatzaile bat ere. Zaintzari buruz, sektorea aldatuko duen plan integral bat aldarrikatu dute.