HAMAIKA

Lazarraga Kultur Elkarteak Izaskun Arrue Kulturguneko programazioa aurkeztu du

Este navegador no soporta el elemento video.


Uztailean egindako inaugurazioaren ondoren, Lazarraga Elkarteak Izaskun Arrue Kulturgunearen programazioa aurkeztu du ikasturte berriarekin batera.

Elkarteak adierazi duenez, Ohianeder Euskararen Etxean abiatutako proiektuek eta kolaborazioek jarraikortasuna izango dute Izaskun Arrue Kulturgunean, hala nola, Aintzina Folk jaialdiaren hainbat ekitaldi edo Udako Euskal Unibertsitatearekin batera antolatutako Euskaldunentzako Jabetze Eskola Ekimena.

Aldi berean, askotarikoak izango dira kulturguneak izango dituen proposamen eta ekimen berriak. Programazioa irailaren 11an hasiko da ‘Espazioa. Bidaia bat gure baitan’ Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okaberen antzerki-lanarekin.

Hurrengo asteetan, Petti bakarlariaren kontzertua, Literatura-idazketen hastapena ikastaroa eta Magialdia magia jaialdiaren hainbat ekintza burutuko dira Izaskun Arrue Kulturgunean. Abendurarte programatutako ekitaldi guztiak ‘iak.eus’ webgunean daude ikusgai. Hauetarako sarrerak, ekitaldia baino astebete lehenago egongo dira eskuragarri webgunean bertan.