12 SET. 2024 - 10:00h Sektorearen krisi larriaz ohartarazi dute Arabako upategiek Este navegador no soporta el elemento video. GUREAN GAUR ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak, Arabako mahastizaintza eta ardogintza sektorea ‘hainbat hamarkadetan izan duen krisi larrienetako bati’ aurre egingo diola ohartarazi du. Elkartearen hitzetan, belaunaldien arteko errelebo faltak eta produktuaren errentagarritasun eskasak eragin du krisi hau. Ekoizleek Guardian egindako agerraldian adierazi dutenez, 2015etik 2023ra 96 upeltegik itxi behar izan dute 700 langile inguru lanik gabe utziz. Mahatsaren eta ardoaren prezioen beherakadak eta ekoizpen kostuen gorakadak, etekinak drastikoki murriztu dituela adierazi du Arabako Errioxako Upeltegien elkarteak. Familia-upeltegiak desabantaila handian utziz ekoizle handien aurrean. Produktuak merkaturatzeko arazoak ere azpimarratu ditu elkarteak. Izan ere, nahitaezkoa ikusten dute jatorri-deitura ezberdinen arteko bereizte handiago bat. Honen aurrean, Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak kanpaina bat abiaraziko du irailaren 25ean, marka «kolektibo pribatu» batekin, «Arabako ardoen berezitasuna eta kalitatea» nabarmentzeko, merkatu globalean bereizketa hobea ziurtatzeko. Bestalde, ABRAk sektorearen biziraupena bermatzeko neurri estrategikoak eskatu ditu, gazteen prestakuntzaren eta enpleguaren sustaketaren bidez eta eskualdeko upeltegiei laguntza sendoagoa emanez.