HAMAIKA

Jaione Camborda izango da Zinemaldiko epaimahai ofizialaren presidentea

Este navegador no soporta el elemento video.


Jaione Camborda zinemagile donostiarra eta iaz ‘O Corno’ filmarengatik Urrezko Maskorraren irabazlea izango da Zinemaldiko epaimahai ofizialaren presidentea ostiral honetan hasiera emango zaion aurtengo edizioan. ‘O Corno’ filmaren zuzendariaz gain, Leila Guerreiro idazle eta kazetari argentinarra, Franz Kranz aktore eta zuzendari estatubatuarra, Christos Nikou zinemagile greziarra, Ulrich Seild zinemagile austriarra eta Carole Scotta ekoizle frantsesa izango dira epaimahai ofizialeko kideak. Epaimahai ofizialaz gain, bestelako epaimahai-buruak aurkeztu ditu Donostiako Zinemaldiak: Philippe Bober izango da ‘Kutxabank – New Directors’ saileko epaimahai-burua, Fernando Juan Lima ‘Horizontes’ sarietakoa, Emilie Bujés ekoizlea Zabaltegi Tabakalera sailekoa eta Itziar Lazkano aktorea Euskal Zinemaren Irizar sarietakoa, besteak beste.