HAMAIKA

Masorangeko EEEak Euskalteleko 39 langileei eragingo diola aurreikusten du enpresak

Este navegador no soporta el elemento video.


Masorange telekomunikazio enpresak aurkeztutako Enplegu Erregulazioko Espedienteak 39 kaleratze aurreikusten ditu Euskaltelen, euskal herriko enpresak dituen 276 langileetatik. Enplegu Erregulazioko Espedienteak gehienez Masorangeko 795 langileri eragingo die estatu mailan eta honen negoziazioa asteartean hasi da sindikatuekin.

Masoangek hilaren 3an iragarri zien langileei espedientea ezartzeko asmoa, borondatezkoa izango dena gehienez 795 langilerentzat, enpresaren 8.400 langileen %9,5arentzat, hain zuzen. Enpresak azpimarratu zuen borondatezkoa izango dela EEEra atxikitzeko lehentasunezko irizpidea, eta taldeko sozietate nagusiei eragingo diela. Hala ere, prozesutik kanpo geratuko dira denda propioak, 'call center' -ak eta konpainien zenbait arlo funtzionaleko langileak.

Orange eta MasMovil enpresek euren arteko fusioa adostu zuten martxoaren 26an. Geroztik, Masorange konpainia bakar gisa lan egiten dute 8.400 langilek osatutako taldearekin, 6.600 Orangetik zetozenak eta 1.800 MasMoviletik.

Enplegu Erregulazioko Espedientea ezartzeko arrazoia enpresen arteko fusioaren ondorioz gertatu diren “antolakuntza bikoiztasuna” dela babestu du enpresak eta formula hori "azkar ezartzen delako" eta "baldintzak gizarte esparruan negoziatzen direlako eta legezko berme guztiak eskaintzen dituelako" aukeratu dutela adierazi dute.